Danok Bat Clubaren Udako Campuseko matrikulaldia abiada bizian dabil. Orain dela 3 aste zabaldu zen matrikula epea eta dagoeneko plazen herena bete egin da. Berriro ere, Campus Danok Batek erantzun paregabea eduki du jendearen artetik.

Aurten Campusa berritasunez beteta datorkigu, izan ere, futbolaz kanpoko jarduera berri asko egongo dira, denak adin bakoitzari eta egoera berriari egokituta.

Futbol Campusa 5 eta 14 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago eta ekainaren 27tik uztailaren 1era, uztailaren 4tik 8ra edota uztailaren 11tik 15era izango da.

Campusa erabat euskaraz izango da, entrenamendu saioetan zein beste jardueretan.

Utzi erantzuna