Danok Bat taldeko eskola-futbola haurren, kimuen eta benjaminen taldeek osatzen dute. Talde horiek 8 eta 13 urte arteko jokalariak hartzen dituzte.
Eskola-futbola prestakuntza-etapa da, haurrak modu integralean prestatzen jarraitzen da Danok Bat Eskolako etapa bukatu ondoren. Aurreko etapako metodoa erabiltzen jarraitzen dugu, eta ardatz nagusia ere adin bakoitzerako pentsatutako ariketak egitea da. Ariketa horien helburua ez da soilik kirol-arloan prestatzea; aitzitik, balio hauek transmititzeko tresna ere badira: berdintasuna, bereizketarik eza, estereotipoak gainditzea eta parte-hartzea. Horiek guztiek haurrei gizarteratzen laguntzen diete.
Danok Bateko eskola-futbolak 11 talde ditu guztira:
Taldea |
Liga |
Danok Bat A |
Haurren Errendimendu Liga |
Danok Bat B |
Haurren A Liga |
Danok Bat A |
Kimuen Errendimendu Liga |
Danok Bat B |
Kimuen Errendimendu Liga |
Danok Bat C |
Kimuen A Liga |
Danok Bat D |
Kimuen A Liga |
Danok Bat A |
Benjaminen A Liga |
Danok Bat B |
Benjaminen A Liga |
Danok Bat C |
Benjaminen A Liga |
Danok Bat D |
Benjaminen A Liga |
Helburuak:
Danok Bat taldeak oinarritzat hartzen ditu Kirolaren Euskal Planaren (2003-2007) kontsiderazioak. Planak honako hau ezarri zuen eskola-futboleko helburu nagusitzat:
“(…) kirol-ereduak aukera eman behar dio haur kirolariari hezkuntza garapena osatzeko eta kirolari bakoitzaren premiak asetzeko.”
Gainera, hauxe dio:
- berariazko ekarpena egiten du pertsonek gizartean berdintasun baldintzetan parte hartzeko, bereizketarik ez izateko eta estereotipoak gainditzeko.
- Bizimodu osasungarriak garatzea ahalbidetuko duten kirol jarduerak sustatzera bideratuta dago, ez bakarrik lehiaketari lotuta.
Edukiak:
“Edukiak” gure helburuak lortzeko bitartekoak dira:
- Kirolaren ahalmenaz baliatzea gaitasun hauek garatzeko:
- ahalegina
- norbera hobetzea
- frustrazioari aurre egitea
- autodiziplina
- lankidetza eta talde-lana
- besteak/aurkariak errespetatzeko balioak
- elkartasuna
- Kirola egitearen helburu nagusia modu integralean prestatzera bideratuta egon behar da; hau da, balioak transmititu behar ditu garapen pertsonal eta sozialerako, futbolaren berezko trebetasun jakin batzuk ikasteaz eta garatzeaz haratago.
- Kirola hezkuntza-aldagaia transmititzeko jardueratzat hartu behar da, eta haurren garapenari mesede egiten dioten jarraibideak ezarri behar dira. Garrantzi handia ematen zaie hauei:
- Nola egiten den
- Nola zuzentzen den
- Nola orientatzen den haurra
- Hezitzaileen/entrenatzaileen eginkizuna oso garrantzitsua da; izan ere, prozesu horren “laguntzaileak, sustatzaileak eta orientatzaileak” dira.