Danok Bat klubaren egoitza Begoñako Andra Maria kaleko 16. zenbakian dago, Maiona dagoen auzo berean eta futbol zelaitik 200 m-ra.

200 metro karratu inguru dituen lokala da eta instalazio moderno eta funtzionalak hartzen ditu. Horiek azken aurrerapen teknologikoak dituzte, erakundeak administrazioaren zein kirolaren arloan ondo funtzionatu ahal izateko.

4 zati bereizi ditu:

Arlo administratiboa:

  • Bulegoak: klubaren administrazioa
  • Batzar-gela: zuzendaritza-batzordearen bilerak eta beste erakunde batzuekin egiten diren bilerak.

Kirol- eta gizarte-arloa:

  • Kirol-zuzendaritzaren bulegoa.
  • “Carlos Carrillo” gela: diziplina anitzeko gela da, 70 metro karratuko azalera eta 70 pertsonarentzako lekua dituena. Itxitura mugigarri bat du gela bitan bereizteko (bulego bat eta 40 metro karratuko gela handiago bat). Erabilera beharren araberakoa da eta neurri desberdineko ekitaldiak har daitezke, baita ekitaldi bat baino gehiago ere aldi berean. Azken aurrerapen teknologikoak ditu eta horri esker ekitaldi ertainak antola daitezke, hala nola batzarrak, hitzaldiak edo informazio-bilerak.

Biltegia:

  • Biltegi orokorra
  • taldeen biltegia: arroparen eta partidetarako materialaren hornidura.

Officea:

egoitzak guztiz hornitutako office txiki baina operatiboa du.