Danok Bat taldearen osasun-zentroa Bilboko Santutxu auzoko Zumarraga kaleko 14. zenbakian dago. Ángeles Custodios ikastetxeko instalaziotik minutu batera dago oinez, eta Maionako futbol zelaietatik eta klubaren egoitzatik hamar bat minutura.

Bereizitako bi sail ditu:

  • Fisioterapia-saila: klubeko fisioterapeutak jarduten diren saila. Bi esku-ohe eta jokalariak tratatzeko beharrezkoa den ekipamendua ditu.
  • Prebenitzeko eta osatzeko gimnasioa: prestatzaile fisikoen taldea eta berregokitzailea jarduten diren espazioa da. Prebenitze- eta berregokitze-lan eraginkorra egiteko behar den ekipamendua eta materiala ditu.