Psikomotrizitate futbol eskola 2023/2024

Psikomotrizitate futbol eskolako instalazioak eta materialak, adin honetako umeentzat pentsatuta eta egokituta daude. Umearen garapenerako hain garrantzitsuak diren objektu, jostailu eta espazioak ere umeen beharren arabera diseinatuak daude eta bertan burutzen ditugun ekintzetan aukera zabala eskaintzen dugu, heziketa aberatsa eta integrala izan dadin.

Psikomotrizitate Aretoa

Psikomotrizitate aretoa Aucouturierren “Praktika Psikomotriz” metodorako materialez ornituta dago. Bertan, jolas librerako elementuak aurki daitezke (kuboak, horma-barrak, koltxonetak, beso-eskailera edo salto egiteko plataformak) zein egurrezko blokeak edo errepresentaziorako materiala (egurrezko blokeak, margoak…).

Futbol zelaia

Danok Bat Futbol-psikomotrizitate eskolak futbol 7ko futbol zelai propioa dauka. Futbol zelaia “Angeles Custodios” Ikastetxearen barruan dago. Futbol zelaian 4 dutxadun aldagela daude eta bertan futbol pratikarako behar den material guztiaz ornituta dago (baloiak, konoak, porteria txikiak, heziak…)