Maionako udal futbol zelaiak
A zelaia
Neurriak: 102 x 63 m.
Gainazala: Belar artifiziala
B zelaia
Neurriak: 92 x 59 m.
Gainazala: Belar artifiziala
C zelaia
Neurriak: 50 x 33 m (futbol 7).
Gainazala: Belar artifiziala
Helbidea:
Mallona Galtzada, z/g
48006 Bilbo (Bizkaia)
Maionako udal futbol zelaietan jokatzen dituzte Danok Baten taldeek partiduak etxeko talde gisa. Artagan mendiko beheko goi-lautadan daude, Etxebarria parkearen ondoan eta Bilboko Alde Zaharraren gainean; hain justu, Alde Zaharra eta Begoña lotzen dituen Maionako Galtzadaren bukaeran.
Hiru futbol zelai ditu. Lehenengoa (Maiona A) handiena da (102 x 63 m) eta gazteen eta kadeteen taldeek erabiltzen dute. Bigarrena (Maiona B) 92 m luze eta 59 m zabal da eta haurren taldeek erabiltzen dute futbol 11ko partidak jokatzeko. Era berean, Danok Baten eskola-futboleko taldeek zelai horretan jokatzen dituzte partidak, futbol 7 modalitatean. Azkenik, Maiona C Danok Bat Eskolako taldeek erabiltzen dute euren partidetarako. Zelai hori, futbol 7koa izan arren, txikiagoa da (50 x 33m), txikienen hastapen-futbolerako oso aproposa.
Bilboko hilerri zaharra
Maionako futbol zelaiak hilerri zaharrean daude. Hori Bilboko hilerria izan zen 1902ra arte, hain zuzen, Bilboko egungo hilerria inauguratu zen arte: Vista Alegre hilerria, Deriokoa.
Maionako hilerria 1828-1829koa zen. Hilobi-arkitektura neoklasikoko hilerria, eta Juan Bautista Belaunzarán arkitektoaren lana izan zen. Hasiera batean, hilerri hori elizarena zen, baina 1863an elizak lursailaren eskubide guztiak laga zizkion udalari.
Udal futbol zelaia
Maionako udal zelaia 50eko hamarkadan inauguratu zen, eta garai horretan hareazko zelai bakarra zeukan.
Danok Baten gazteen eta haurren taldeak instalazio horietan hasi ziren jokatzen 197—(e)ko denboralditik aurrera. Instalazioak .D. Begoña, Santutxu F.C. eta Solokoetxe klubekin partekatzen zituzten. Klubaren gainerako taldeek beste instalazio batzuetan jokatzen zituzten partidak (Derioko apaiztegia, Salesianos, Lezama).
80ko hamarkadaren amaieran hasi ziren klubaren talde guztiak Maionan entrenatzen eta partida guztiak jokatzen.
Birmoldaketak
80ko hamarkadaren amaieran, lehenengo birmoldatze-lan handiak egin ziren Maionan, eta bigarren futbol zelai bat eraiki zen (Maiona B). Aurrekoa dozenaka metro mugitu zuten eta orientazioa aldatu zioten.
2000. urtean beste aurrerapen handi bat egin zen: A zelaia birmoldatu zen eta hareazkoa izatetik belar artifizialezkoa izatera igaro zen. Gainera, aldagela berriak eraiki ziren B zelairako.
5 urte geroago B zelaia birmoldatu eta belar artifizialezkoa izatera igaro zen.
2014ko abenduan, A zelaiaren alboan eraikitako azken aldagelak inauguratu ziren, eta, azkenik, 2016ko udaberrian, hirugarren futbol zelaia inauguratu zen: Maiona C.