Ángeles Custodioseko instalazioa izen hori duen ikastetxearen barruan dago, Bilboko Santutxu auzoko Zabalbide kaleko 21. zenbakian. Instalazioa Maionako futbol zelaietatik eta klubaren egoitzatik hamar bat minutura dago oinez. Futbol 7ko zelai bat, jokalarientzako lau aldagela, arbitroentzako aldagela bat eta materialerako biltegi bat ditu.

Instalazioa 2017ko ekainean inauguratu zen, eta, 2017-2018ko denboralditik aurrera, Danok Bat Eskolaren eta Danok Bateko eskola-futboleko benjaminetako taldeen entrenamendurako ohiko lekua da. Gainera, batzuetan Danok Bat Eskolaren partidak hartzen ditu asteburuetan.