Ongi etorri Danok Baten familia handira.

Danok Bat futbola beste modu batean ulertzen duen kluba da, kirol-arloa eta gizarte-lana lotzen baititu. Horregatik, hasiera-hasieratik gazteengana orientatutako kluba izan nahi zuen (ondoren haurrentzat zabaldu zen). Halaber beti bilatu izan du gazteak modu integralean prestatzea; hau da, etorkizunean bizitzako arlo batzuetan erabili ahalko dituzten tresnak ematen saiatzen da, kirol-arloan ondo prestatzeaz gain. Horrexegatik, Danok Batek oinarri-futboleko taldeak ditu adin txikienetatik erreferentziazko talderaino, gazteen ohorezko mailako talderaino, hain zuzen ere.

Klubeko zuzendaritzako kideen sormenari eta egindako lan handiari esker, guztiz autogestiona daitekeen klub bat dugu orain. Gainera, gurasoen eta zaleen elkarlanak haurra/gaztea giltzarritzat duen proiektua aurrera ateratzea ahalbidetu du. Hain zuzen, horrexegatik bideratzen dira baliabide ekonomikoak, fisikoak nahiz giza baliabideak jokalarietara, pertsonetara. Hori da Danok Bat taldearen gizarte- zein kirol-arloko arrakastaren funtsa, baita Bilboko, Euskal Herriko eta, zergatik ez, estatuko oinarri-futboleko erreferentzia bihurtu duena ere.

Zuk ere proiektu handi honetan parte har dezakezu, eta, gainera, Bilboko oinarri-futbol onenaz gozatzeko aukera ere izango duzu. Hainbat modutan parte har dezakezu: klubeko bazkide egin zaitezke eta/edo gustuko duzun alderdiren batean lagundu diezagukezu.

Zure zain gaude.