Futbol Campusa Jolastuz-jokatu (5-10 urte)

Danok Bat Clubak udako futbol-campuseko X. edizioa eskainiko du 2023an, Jolastuz Jokatu Elkartearekin batera. Bakoitzak bere arloan duen esperientziatik abiatuta Campusaren antolakuntzan elkarlanean arituko dira biak. Campus Danok Bat 5 eta 10 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago eta ekainaren 22 eta23an, ekainaren 26tik 30era, uztailaren 3tik 7ra edota uztailaren 10tik 14ra izango da. Erabat euskaraz izango da, entrenamendu saioetan zein beste jardueretan.

Ekimen honen helburuak honakoak dira:

  • Haurrengan kirol jarduera eta haren balioak sustatzea
  • Kirola euskararen erabilerarekin lotzea
  • Gure kirol kultura ezagutzea

Iazko hariari jarraituz, Danok Bat Campusa kontzeptu desberdin batekin itzuliko da. Bertan, Campusaren berezko futbol-jardueraz gain, aire zabaleko kirol-jarduerak bultzatuko dira, hori guztia haurren elkarreragin kognitiboak eta emozionalak sustatzeko helburuarekin, Danok Bat Futbol-psikomotrizitate Eskolaren eta Jolastuz Jokaturen metodologiaren adierazgarri.