Campus Danok Bat Teknifikazioa

Danok Bat Clubak XI. Teknifikazio eta futbol 11-rako egokitzapen Campusa eskainiko du 2023an. Campus Danok Bat 5 eta 9 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago eta ekainaren 24tik 28ra, uztailaren 1etik 5era edota uztailaren 8tik 12ra izango da. Erabat euskaraz izango da, entrenamendu saioetan zein beste jardueretan.

Ekimen honen helburuak honakoak dira:

  • Haurrengan kirol jarduera eta haren balioak sustatzea
  • Kirola euskararen erabilerarekin lotzea
  • Gure kirol kultura ezagutzea

Iazko hariari jarraituz, Danok Bat Campusa kontzeptu desberdin batekin itzuliko da. Bertan, Campusaren berezko futbol-jardueraz gain, aire zabaleko kirol-jarduerak bultzatuko dira, hori guztia haurren elkarreragin kognitiboak eta emozionalak sustatzeko helburuarekin, Danok Bat Club eta Danok Bat Futbol-psikomotrizitate Eskolaren metodologiaren adierazgarri.