Psikomotrizitate futbol eskola 2023/2024

Danok Bat Eskola Danok Bat Club-aren futbol eskola da.

Eskolan, 5, 6 eta 7 urteko umeek parte hartuko dute, beraz, kirolarekin eta futbolarekin bere lehenengo kontaktua eduki ahal izango dute.

Lehenengo kontaktua modu erakargarri batean egingo da, izan ere, jolas tradizionalean oinarritutako metodologiak eta adin horietako umeentzat pentsatutako ariketek umearen taldean integrazioa eragingo dute berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren, estereotipoak gainditzearen eta parte hartzearen baloreak transmitituz, honetaz gain bizitzarako ohitura osasungarriak ere sortuko ditu.

Zer da Psikomotrizitate Futbol Eskola?

Psikomotrizitatea ulertzeko eta garatzeko modu asko daude. Gure ikuspuntutik, Psikomotrizitate-futbol jarduera honetatik, umea bere osotasunean kontuan hartzen da.

Garapen prozesuan alderdi guztiak kontuan hartzen dira: interakzio kognitiboak, emozionalak, sinbolikoak eta sensoriomotrizak. Testuinguru psikosozial batean umeak izateko eta adierazteko gaitasuna izango duelarik. Hau da, mugimenduak inguruarekin, besteekin eta objektuekin harremanetan jartzen gaitu. Interakzio hauen bitartez umea bere burua eraikitzen doa. Horretarako segurtasuna sustatuko duen ibilbide bat eta egokitua dauden espazio – denborak, material eta dinamikak proposatuko ditugu.

Horretarako, esparru ezberdinetako profesionalen laguntza jasoko dute (psikomotrizistak, gorputz hezkuntzako irakasleak, kirol/futbol teknikariak). Etapa honetan eta futbola dela medio, umeen ikaskuntzarako eta garapen osasuntsu baterako beharrezkoak diren estrategiak garatuko dira.