Danok Bat-ek dagoeneko zehaztu ditu hurrengo jardunaldi irekien egunetarako datak. Martxoaren 25, 26 eta 27an, gure Futbol Psikomotrizitate Eskolan parte hartu nahi duten 2016, 2017, 2018 eta 2019 urteetan jaiotako aita, ama eta haur guztiei ongi etorria emango diegu.

Helburua

Jardunaldietako helburua Danok Bat Eskolan zein Danok Bat Futbol-Psikomotrizitate Eskolan egiten diren entrenamenduen dinamika eta erabiltzen den metodologia erakustea da.

Metodologia

Danok Bat Eskolaren eta Danok Bat Psikomotrizitate Eskolaren metodologia umearentzat oso erakargarria diren dinamikak oinarri hartzen ditu. Izan ere umeak futbolarekin eta kirolarekin edukiko duen lehenengo kontaktua da eta hau oso atsegina izan behar da berarentzat. Esan bezala, pausu hau oso modu erakargarri batean egiten da jolasa metodologiaren ardatza jarriz.

Ordutegia

09:00etan izango dute irekiera eta 13:30ean amaituko dira. Goizean zehar Danok Bat metodologiako hainbat jolas eta ariketa egin ahal izango dituzte haurrek, eta hamaiketako txiki bat ere egingo dute goiz erdian.

Matrikula

Kontuz! Izen-ematea datorren astelehenean, otsailak 12, zabalduko da eta webgunearen bitartez egingo da, ‘Ateak zabalik —> matrikula‘ atalean. Besterik gabe, galdetegi bat bete eta ‘bidali’ sakatu beharko duzu. Horrekin, izen-ematea eginda egongo da. Martxoaren 25, 26 eta 27an zure zain gaude Mallonan. Aprobetxatu aukera!

Utzi erantzuna