Danok Bat Clubak I Gabonetako futbol Campusa antolatuko du. Campusa 5 eta 9 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago eta, abenduaren 26tik 29ra edota urtarrilaren 2tik 5era bitartean izango da. Erabat euskaraz izango da, entrenamendu saioetan zein beste jardueretan.

Berri pozgarria da guretzat, izan ere udako Campusak edukitzen duen erantzun onak eta Danok Batek instalazio berri bat edukitzeak Gabonetako Campusa antolatzeko aukera paregabea eman digute. Instalazioa Angeles Custodios ikastetxean dago kokatua. Futbol 7-ko futbol zelaia da (eraiki berria da) eta ikastetxearekin sinatutako akordioan, gimnasio, saskibaloi zelaia eta futboletik at izango diren jarduerak egiteko egokitutako gelak ere egongo dira.

Informazio gehiago eduki nahi izanez gero gure web-orrialde berrian aurki daiteke: Gabonetako Campusa

Era berean matrikula egin nahi izanez gero hurrengo estekan egitea dago:

Danok Bat Gabonetako Campusa

Utzi erantzuna