Izugarria izan zen Danok Bat Ohorezko mailak Athletic liderraren aurka egin zuen partida . Oscar Santiagoren mutilak beti joan zire aurretik markagailuan baina azkenengo unean hirunarekin konformatu behar izan ziren. Aitor Calvok birritan sartu zuen eta Andonik, (zaurituta amaitu zuen), beste behin. Bisitarien aldetik Gorka Agirrek “hat-trick” bat egin zuen. Gazte taldea A laugarrena da eta hurrengo partidan Getxon jokatuko du.

DANOK BAT OHOREZKO MAILA: Galder Aretxaga, Yeray Gómez (Sergio López), Ibai Pérez, Iván Fernández, Gaizka Oza, Beñat Díez (Asier Legarreta), Iñaki Bilbao, Aitor Abad, Andoni Pérez (Beñat Andonegi), Jon Jodar ‘Jota’ (Gorka Olazabal) y Aitor Calvo.

ATHLETIC: De Miguel, Núñez, Paredes, García de Albéniz, Vencedor, San Millán, Agirre, Cabo, Artola, Urain (Pascual) y Córdoba (Mendibelzua).
Epailea: González Guerra.

Golak: 1-0. 4. minutua; Calvo. 1-1. 24. minutua; Agirre. 2-1. 55. minutua; Andoni. 2-2. 57. minutua; Agirre. 3-2. 58. minutua. Calvo. 3-3. 89. minutua; Agirre.

Epailea: González Guerra

Emozioz betetako norgehiagoka Danok Bat eta Athletic artean ikusitakoa Mallonan, izan ere partidak 6 gol eduki zituen, hiruna taldeko. Etxekoek berdinketa justua eskuratzeko kemenaz eta grinaz oso talde sendoari egin zioten aurre. Lehengo zatia oso lehiatua izan zen. Etxekoak oso goiz aurreratu ziren Aitor Calvori esker kanpokoek baloi irteeran eduki zuten akatsaz baliatuz. Baina Athleticek handik gutxira berdinketa lortu zuen Fikakoen defentsa eta zelai erdiaren artean geratu zen baloi bat aprobetxatuz. Partida oso orekatua zen. Danok Batek tinko egin zuen lan izugarrizko dohain teknikoak zituen talde baten aurrean eta Oscar Santiagok Yerairen lesioari aurre egin behar izan zion atsedenaldia baino lehen.

Atsedenaldia ondoren, etxekoak indar handiz atera ziren eta Andonik 2 eta 1-koa gauzatu zuen. Partida une batzuez zoro bihurtu zen eta Athleticek bi minutu eta gero berriro ere berdinketa lortu zuen. 2 eta 2. Danok Batek ostera ere jo zuen eta minutu bat geroago Aitor Calvok egin zuen 3 eta 2-koa. Mallonakoen lesio berria gertatu zen, Andonirena. Amaieran Danok Bat oso nekatuta zegoela Athleticek luzapenean gola sartu zuen. Emaitza justua izan zen. Danok Baten aurrean gogoratzen den Athleticen gazte mailako belaunaldirik onenetako bat. Di taldeek ikuskizun paregabea eskaini zuten eta oso maila handia erakutsi zuten.

Utzi erantzuna