Danok Bateko jokakariek, bere senideek  eta Danok Bat Club-ek “Euskal Treenbideetako Langileak Mugarik Gabe” GKE-ari emandako botak eta baloiak Mindelo (Cabo Verdeko) “Missione del Frati Coppuccini” ume eta gazteen artean Gabon hauetan banatzeko. Gabon Zoriontsuak eta eskerrik asko denoi.

Uda laster izango da eta honekin batera gure Futbol Campusa dator. Jakinarazi nahi dizuegu 2019ko udako futbol Campusaren matrikula-epea dagoneko zabalik dagoela. Aurten ere bi Campus mota edukiko ditugu: VIII “Futbol-Kultura Campusa” eta VI “Futbol 11-an hasiera eta teknifikazio Campusa”. Campusak ekainaren 24tik 28ra,  uztailaren 1tik uztailaren 5ra eta uztailaren 8tik 12ra izango dira. “Futbol-Kultura Campusa” 5 eta […]

Danok Bat Eskolak antolatutako “III Jardunaldi ireki”-etan parte hartzeko matrikulazioak arrakasta itzela eduki du. Apenas 3 astetan plaza guztiak bete dira eta matrikulazio-epeari amaiera eman behar izan zaio. Danok Bat Eskolak antolatutako III Jardunaldi irekiak datorren apirilaren 15, 16 eta 17an izango dira, 9ak eta 14ak bitartean Maionako futbol zelaietan.

Urteak arin egiten du aurrera eta urtero bezala, martxoaren amieran gure udako Futbol Campuserako matrikulazioa zabalduko da. Aurten ere bi Campus mota edukiko ditugu: VIII “Futbol-Kultura Campusa” eta VI “Futbol 11-an hasiera eta teknifikazio Campusa”. “Futbol-Kultura Campusa” 5 eta 9 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago. Honetan, gure partaideek futbolaz gain, hainbat kultura-jarduera egiteko aukera edukiko dute: antzerkia, […]

Danok Bat Eskolak III jardunaldi irekiak antolatuko ditu datorren urtean eskolan parte hartu nahi dutenen umeei eta familiei ezagutarazteko asmoz. Jardunaldiak Mallonako futbol zelaietan (Begoña, Etxebarria parkearen ondoan) izango dira apirilaren 15, 16 eta 17an (astelehen, astearte eta asteazken), umeek klaserik ez daukaten Aste Santuko egunekin bat eginez. Sarrera goizeko 8:30ak eta 9:00ak bitartean izango da […]

Bederatzigarren jaurdunaldian, Danok Bat A taldearentzat bere lehen jaurdunaldia garaipenik gabe heldu zen. Gainera, Alaves-en kontra, Ibaian bere lehen porrota iritsi zen. Hotzak eta elurrak zerikusia izan zuen partiduaren emaitzan eta azkenik garaipena gasteiztarrentzat izanik.  Partidua oso orekatua izan zen eta edonork irabaz zezakeen. Alaves-ek joku zuzena erabili zuen bere alboetatik. Lehenengo zatian jokua ez […]

Danok Bat Clubak aurtengo denboraldirako proiektu berriztatzailea martxan jarriko du, “Psikomotrizitate-Futbol Eskola” izango da eta Jolastuz Jokatu elkartearekin batera aurrera eramango du. 2013-an jaiotako umeei zuzendutako ekintza izango da eta Danok Bat-ek daukan Angeles Custodiosko instalazioan izango da. Sesioak futbol zelaian eta psikomotrizitatea lantzeko hainbat baliabidez ornitutako aretoan egingo dira. Psikomotrizate eta futbola uztartzeko Danok […]

Dagoeneko martxan dago Danok Bat Club eta Euskal Trenbideetako Langileak Mugarik Gabe-ren arteko elkarlanaren bigarren fasea. Ekainean Ugandara bidali zen 1. Material bidalketa. Honetan Nepal izango da destinoa datorren urrian. Danok Bat Club-ek pasa den urteko entrenamendu pack-en arropa jasoko du bere egoitzan (Begoñako Andra Mari 14, etxabea) irailaren 17 eta 28a bitartean. Ordutegia 17:30 […]

Danok Baten udako futbol Campusaren matrikulazioa inoiz baino arrakastatsua da, izan ere, Teknifikazio Campuseko (10-14 urte) 1. asterako plazak orain dela 3 aste agortu ziren. Futbol-kultura Campuseko (5-9 urte) 1. asterako plazak ere agortzear daude. Aste honetan bertan edukiera betetzea aurreikusten da. 2. eta 3. asterako matrikulazioa ere aurrera doa eta oraindik ere plazak geratzen dira. […]

Itzela aurten Campusaren matrikulaldiak orain arte eduki duen erantzuna, izan ere, hasierarako hilabete eta erdira Teknifikazio Campuseko (10-14 urte) 1. asterako (ekainak 25-29) plazak dagoeneko bete dira. Futbol-kultura modalitateko (5-9 urte) 1. astean (ekainak 25-29) ere azkenengo 10 plazak falta dira edukiera betetzeko. Beste asteetan, uztaileko lehenengo bietan (2-6 eta 9-13), matrikulaldiak erretimoa onean jarraitzen […]