Danok Baten udako futbol Campusaren matrikulazioa inoiz baino arrakastatsua da, izan ere, Teknifikazio Campuseko (10-14 urte) 1. asterako plazak orain dela 3 aste agortu ziren. Futbol-kultura Campuseko (5-9 urte) 1. asterako plazak ere agortzear daude. Aste honetan bertan edukiera betetzea aurreikusten da. 2. eta 3. asterako matrikulazioa ere aurrera doa eta oraindik ere plazak geratzen dira.
Danok Bat-en Campusean futbolaren bidez ikasteaz eta gozatzeaz gain adinaren araberako egokitutako hainbat jarduera egiteko aukera eskaintzen da.

Hauetako batzuk “klasiko” bihurtu dira Campusean (herri kirolak edo piraguismoa itsasadarretik), baina aurtengo edizioak berritasunez beteta datorkigu, adibidez, Futbol-kultura Campusean sukaldaritza tailerra egingo da eta abeltegi batera egingo da bisitaldia. Teknifikazio Campusean Athletic Club-en museoa eta San Mamesen bisitaldi gidatua egingo da.

Gogorarazten dizuegu Campusa ekainaren 25etik 29ra, uztailaren 2tik 6ra edota 9tik 13ra izango dela.

Zuen zain gaude!

Utzi erantzuna