Itzela aurten Campusaren matrikulaldiak orain arte eduki duen erantzuna, izan ere, hasierarako hilabete eta erdira Teknifikazio Campuseko (10-14 urte) 1. asterako (ekainak 25-29) plazak dagoeneko bete dira.
Futbol-kultura modalitateko (5-9 urte) 1. astean (ekainak 25-29) ere azkenengo 10 plazak falta dira edukiera betetzeko.
Beste asteetan, uztaileko lehenengo bietan (2-6 eta 9-13), matrikulaldiak erretimoa onean jarraitzen du eta espero da aste hauetan ere aurreko urteotako zifrak gainditzea.
Esan bezala, aurtengo Campusak orain arte eduki duen arrera ezin hobea da. 1. asteko zifrek pasa den urteko matrikulaldiaren amaierako zifrak gainditu dituzte eta beste bi asteetan ere orain artekoak pasa diren urteetako kopuruak baino handiagoak dira.

Utzi erantzuna