Danok Bat Eskolak antolatutako “II Jardunaldi ireki”-etan parte hartzeko matrikulazioak arrakasta itzela eduki du. Apenas hiru astetan plaza guztiak bete dira eta matrikulazio-epeari amaiera eman zaio. Danok Bat Eskolak antolatutako II Jardunaldi irekiak datorren martxoaren 26,27 eta 28an izango dira, 9ak eta 14ak bitartean Maionako futbol zelaietan.

Danok Bat Eskolak antolatutako “II Jardunaldi ireki”-etan parte hartzeko matrikulazioak arrakasta itzela eduki du. Apenas hiru astetan ia plaza guztiak bete dira. Matrikulazio-epeari asteburu honetan amaiera emango zaio. Danok Bat Eskolak antolatutako II Jardunaldi irekiak datorren martxoaren 26,27 eta 28an izango dira, 9ak eta 14ak bitartean Maionako futbol zelaietan.

Danok Baten Aste Santuko futbol Campusaren matrikulazioa haize alde dabil. 10 egun eskas darama matrikula epeak irekita eta eduki duen erantzuna pozik egoteko modukoa da. Gogoratu Aste Santuko Campusa apirilaren 3tik 6ra izango dela Angeles Custodioseko instalazio berrietan eta 5 eta 12 (2012-2006) urte bitarteko umeei zuzendatuta egongo da. Aste Santuko Campusean futbolaz gain jolas psikomotrizak oinarritutako […]

Danok Bat Eskolak II jardunaldi irekiak antolatuko ditu datorren urtean eskolan parte hartu nahi dutenen umeei eta familiei ezagutarazteko asmoz. Jardunaldiak Mallonako futbol zelaietan (Begoña, Etxebarria parkearen ondoan) izango dira 26, 27 eta 28an (astelehen, astearte eta asteazken), umeek klaserik ez daukaten Aste Santuaren astearekin bat eginez. Sarrera goizeko 8:30ak eta 9:00ak bitartean izango da eta […]

Danok Bat Clubak I Aste Santuko futbol Campusa antolatuko du. Campusa 5 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago eta, apirilaren 3-tik 6-ra bitartean izango da. Erabat euskaraz izango da, entrenamendu saioetan zein beste jardueretan. Berri pozgarria da guretzat, izan ere udako Campusak edukitzen duen erantzun onak, Gabonetako I Campusak eduki zuenak eta Danok Batek instalazio berri […]

Pasa den astean Sorian jokatu behar zen partida ezin zenez elurragatik jokatu, 2018ko lehenengo partida jokatu zuen Danok Bat gazte maila A-k asteburu honetan Pamplona-ren kontra. Garaipen sendoa lortu zuen, 2 eta 0. Salvaren gol batek lehenengo zatian, Aitor Calvoren pasearen ostean, eta Gisasolaren beste batek, partida amaitzear zegoela, Mallonako partida erabakita utzi zuten. DANOK BAT JUVENIL DIVISIÓN […]

Beste urte bat gehiago, beste denboraldi bat gehiago, ilusioz betetako garai berria datorkigu gure hurbilekoekin konpartitzeko. Danok Bat Clubetik zoriondu nahi zaituztegu eta jai zoriontsuak opa nahi dizkizuegu. Zorionak eta Urte Berri On!!!

Danok Bat Jubenil Ohorezko mailako taldeak laugarren postuan tinko jarraitzen du Mallonan jokatutako Hernaniren aurkako partida 2 eta 0 irabazi ostean. Partida lehengo itzulerari amaiera eman zion. Oscar Santiagoren taldeak, atsedenaldia heltzear zegoenean, markagailuan aurreratzea lortu zuen Aitor Calvoren golaren bitartez Andonegiren jokaldi on baten ondoren. Partidaren amaieran Salvak bigarren gola egin zuen. Hurrengo zita […]

Danok Bat Ohorezko Gazte mailak Getxoren aurkako partida 0 eta 3 irabazi zuen Boluen. Aitor Calvoren bi golek eta Asier Legarretaren beste batek garaipena eman zieten bilbotarrei. Oscar Santiagoren taldea laugarrena da eta bere hurrengo norgehiagoka Mallonan izango da Hernaniren aurka. JUBENILEN OHOREZKO MAILA: Galder Aretxaga, Sergio López, Iván Fernández, Ibai Pérez, Iker Salvador, Beñat […]

Danok Bat Clubak I Gabonetako futbol Campusa antolatuko du. Campusa 5 eta 9 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago eta, abenduaren 26tik 29ra edota urtarrilaren 2tik 5era bitartean izango da. Erabat euskaraz izango da, entrenamendu saioetan zein beste jardueretan. Berri pozgarria da guretzat, izan ere udako Campusak edukitzen duen erantzun onak eta Danok Batek instalazio berri […]