Danok Baten Aste Santuko futbol Campusaren matrikulazioa haize alde dabil. 10 egun eskas darama matrikula epeak irekita eta eduki duen erantzuna pozik egoteko modukoa da. Gogoratu Aste Santuko Campusa apirilaren 3tik 6ra izango dela Angeles Custodioseko instalazio berrietan eta 5 eta 12 (2012-2006) urte bitarteko umeei zuzendatuta egongo da. Aste Santuko Campusean futbolaz gain jolas psikomotrizak oinarritutako programazio erakargarri eta berritzailea edukiko du.

Campusak erabat euskaraz izango dira, entrenamendu saioetan zein beste jardueretan.

Ez geratu plazarik gabe!!! Zure zain gaude!!!

Utzi erantzuna