Udako Campuseko matrikulaldia erritmo onean dabil, izan ere, Teknifikzio Campuseko 1. asterako plazak ia agortuta daude eta Futbol-kultura Campuseko matrikulaldia ere oso aurreratuta dago. Beste bi asteetarako plazak ere erritmo onean ari dira betetzen Futbol-kuluturan zein Teknifikazio Campusean. Oraindik 7 aste falta dira Campusa hasteko, beraz, honek orain arte jaso duen erantzuna ezin hobea dela […]
2018ko udako futbol-campusean apuntatzeko epea dagoeneko irekita dago, Danok Bat Clubak Gabriel Aresti euskaltegiarekin batera antolatuta. VII. campus hau 5 eta 14 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta, ekainaren 25etik 29ra (astelehenetik ostiralera) eta uztailaren 2tik 6ra edota uztailaren 9tik 13ra izango da. Erabat euskaraz izango da, entrenamendu saioetan zein beste jardueretan. Campusak 2 modalitate dauzka: Futbol-kultura […]
2013-ko umeentzako Danok Bat Eskolako matrikulaldia dagoeneko irekita dago. 2013-ko umeentzako entrenamenduak datorren asteazkenean, hilak 18an , arratsaldeko 17:45tan izango da Angeles Custidioseko instalazioan. Entrenamenduak gutxi gorabehera ordu bateko iraupena edukiko du. Horretarako 17:30etan geratuko gara futbol zelaiko ate nagusian (Iturribide Zeharkalea 10). Entrenamenduak 5 edo 6 astez luzatuko dira, maiatzaren amaiera arte. Bere helburuak umearen apurkako […]
Danok Bat Eskolak antolatutako “II Jardunaldi ireki”-etan parte hartzeko matrikulazioak arrakasta itzela eduki du. Apenas hiru astetan plaza guztiak bete dira eta matrikulazio-epeari amaiera eman zaio. Danok Bat Eskolak antolatutako II Jardunaldi irekiak datorren martxoaren 26,27 eta 28an izango dira, 9ak eta 14ak bitartean Maionako futbol zelaietan.
Danok Bat Eskolak antolatutako “II Jardunaldi ireki”-etan parte hartzeko matrikulazioak arrakasta itzela eduki du. Apenas hiru astetan ia plaza guztiak bete dira. Matrikulazio-epeari asteburu honetan amaiera emango zaio. Danok Bat Eskolak antolatutako II Jardunaldi irekiak datorren martxoaren 26,27 eta 28an izango dira, 9ak eta 14ak bitartean Maionako futbol zelaietan.
Danok Baten Aste Santuko futbol Campusaren matrikulazioa haize alde dabil. 10 egun eskas darama matrikula epeak irekita eta eduki duen erantzuna pozik egoteko modukoa da. Gogoratu Aste Santuko Campusa apirilaren 3tik 6ra izango dela Angeles Custodioseko instalazio berrietan eta 5 eta 12 (2012-2006) urte bitarteko umeei zuzendatuta egongo da. Aste Santuko Campusean futbolaz gain jolas psikomotrizak oinarritutako […]
Danok Bat Eskolak II jardunaldi irekiak antolatuko ditu datorren urtean eskolan parte hartu nahi dutenen umeei eta familiei ezagutarazteko asmoz. Jardunaldiak Mallonako futbol zelaietan (Begoña, Etxebarria parkearen ondoan) izango dira 26, 27 eta 28an (astelehen, astearte eta asteazken), umeek klaserik ez daukaten Aste Santuaren astearekin bat eginez. Sarrera goizeko 8:30ak eta 9:00ak bitartean izango da eta […]
Danok Bat Clubak I Aste Santuko futbol Campusa antolatuko du. Campusa 5 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago eta, apirilaren 3-tik 6-ra bitartean izango da. Erabat euskaraz izango da, entrenamendu saioetan zein beste jardueretan. Berri pozgarria da guretzat, izan ere udako Campusak edukitzen duen erantzun onak, Gabonetako I Campusak eduki zuenak eta Danok Batek instalazio berri […]
Pasa den astean Sorian jokatu behar zen partida ezin zenez elurragatik jokatu, 2018ko lehenengo partida jokatu zuen Danok Bat gazte maila A-k asteburu honetan Pamplona-ren kontra. Garaipen sendoa lortu zuen, 2 eta 0. Salvaren gol batek lehenengo zatian, Aitor Calvoren pasearen ostean, eta Gisasolaren beste batek, partida amaitzear zegoela, Mallonako partida erabakita utzi zuten. DANOK BAT JUVENIL DIVISIÓN […]
Beste urte bat gehiago, beste denboraldi bat gehiago, ilusioz betetako garai berria datorkigu gure hurbilekoekin konpartitzeko. Danok Bat Clubetik zoriondu nahi zaituztegu eta jai zoriontsuak opa nahi dizkizuegu. Zorionak eta Urte Berri On!!!