Uda laster izango da eta honekin batera gure Futbol Campusa dator. Jakinarazi nahi dizuegu 2019ko udako futbol Campusaren matrikula-epea dagoneko zabalik dagoela. Aurten ere bi Campus mota edukiko ditugu: VIII “Futbol-Kultura Campusa” eta VI “Futbol 11-an hasiera eta teknifikazio Campusa”. Campusak ekainaren 24tik 28ra,  uztailaren 1tik uztailaren 5ra eta uztailaren 8tik 12ra izango dira.

“Futbol-Kultura Campusa” 5 eta 9 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago (hirugarren astean 12 urtera arteko neska-mutilek ere parte har dezakete) eta Honetan, gure partaideek futbolaz gain, hainbat kultura-jarduera egiteko aukera edukiko dute: antzerkia, euskal dantzak, eskulanak, argazki eta bideo tailerra…

“Futbol 11-an hasiera eta teknifikazio Campusa” 10 eta 14 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago. Honetan ere, futbolaz gain hainbat kirol egiteko aukera paregabea edukiko dute gure partaideek: piraguismoa Bilboko itsasadarretik, herri kirolak…

Informazio gehiago eskuratu edo inskripzioa egin nahi baduzue  https://www.danokbat.eus/eu/ web orrialdea kontsulta dezakezue, bertan Campuseko logoan klikatu behar duzue.

Utzi erantzuna