Urteak arin egiten du aurrera eta urtero bezala, martxoaren amieran gure udako Futbol Campuserako matrikulazioa zabalduko da. Aurten ere bi Campus mota edukiko ditugu: VIII “Futbol-Kultura Campusa” eta VI “Futbol 11-an hasiera eta teknifikazio Campusa”.

Futbol-Kultura Campusa” 5 eta 9 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago. Honetan, gure partaideek futbolaz gain, hainbat kultura-jarduera egiteko aukera edukiko dute: antzerkia, euskal dantzak, eskulanak, sukaldaritza tailerra…

https://www.danokbat.eus/eu/campusa/

Futbol 11-an hasiera eta teknifikazio Campusa” 10 eta 14 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago. Honetan ere, futbolaz gain hainbat jarduera egiteko aukera paregabea edukiko dute gure partaideek: piraguismoa Bilboko itsasadarretik, herri kirolak, Athletic-en museora bisitaldi gidatua…

https://www.danokbat.eus/eu/teknifikazioa/

Futbol Campusa Ekainaren 24etik 28ra, uztailaren 1tik 5era edota uztailaren 8tik 12ra izango da.

Espero dugu udan elkar ikustea.

Utzi erantzuna