Futbol Campusa Danok Bat 5-9

Danok Bat Clubak udako futbol-campuseko XI. edizioa eskainiko du 2024an. Campus Danok Bat 5 eta 9 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago eta ekainaren ekainaren 24tik 28ra, uztailaren 1etik 5era edota uztailaren 8tik 12ra izango da. Erabat euskaraz izango da, entrenamendu saioetan zein beste jardueretan.

Ekimen honen helburuak honakoak dira:

  • Haurrengan kirol jarduera eta haren balioak sustatzea
  • Kirola euskararen erabilerarekin lotzea
  • Gure kirol kultura ezagutzea

Aurreko urteetako hariari jarraituz, Danok Bat Campusa kontzeptu desberdin batekin itzuliko da. Bertan, Campusaren berezko futbol-jardueraz gain, aire zabaleko kirol-jarduerak bultzatuko dira, hori guztia haurren elkarreragin kognitiboak eta emozionalak sustatzeko helburuarekin, Danok Bat Futbol-psikomotrizitate Eskolaren metodologiaren adierazgarri.