Kurtso amaieran ere futbolarekin gozatzeko aukera paregabea heldu zaigu gure Campusaren X edizioarekin. Datozen hiru asteotan gure umeek eta gaztetxoek primeran pasatuko dute Mallonan zein antolatuta dauden futbolaz kanpoko ekintzetan, izan ere, aurten egitaraua gainezka dator eta aukera ederra edukiko dute hainbat kirol eta kultura jardueraz gozatzeko.

Hauek guztiak kanpo ekintzak izango dira, adibidez, Herri Kirolak, Artxandako igerilekuetara txangoa egingo da, Hontzak Extreme abentura parkea Otxandiora joango dira, Urdaibain piraguak eta padel surf egiteko aukera edukiko dute, Urkiolara joango dira ginkana egitera eta Larrainetako funikularra hartuko dute Zugaztietara eta Peñas Negrasera joateko eta bertan gure aintzineko meatzarien bizitza ezagutzeko aukera edukiko dute.

Ikusi bezala izurrigarrizko egitaraua dakarkigu aurten gure X. Danok Bat Futbol Campusak. Ziur gaude aurreko edizioetako bezain arrakastatsua izango dela.

2. eta 3. asteetarako oraindik ere geratzen dira plaza batzuk libre. Animatu eta ez geratu plazarik gabe!

Utzi erantzuna