Urteak arin egiten du aurrera eta urtero bezala, martxoaren amieran gure udako Futbol Campuserako matrikulazioa zabalduko da. Aurten ere bi Campus mota edukiko ditugu: VIII “Futbol-Kultura Campusa” eta VI “Futbol 11-an hasiera eta teknifikazio Campusa”. “Futbol-Kultura Campusa” 5 eta 9 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago. Honetan, gure partaideek futbolaz gain, hainbat kultura-jarduera egiteko aukera edukiko dute: antzerkia, […]

Danok Bat Eskolak III jardunaldi irekiak antolatuko ditu datorren urtean eskolan parte hartu nahi dutenen umeei eta familiei ezagutarazteko asmoz. Jardunaldiak Mallonako futbol zelaietan (Begoña, Etxebarria parkearen ondoan) izango dira apirilaren 15, 16 eta 17an (astelehen, astearte eta asteazken), umeek klaserik ez daukaten Aste Santuko egunekin bat eginez. Sarrera goizeko 8:30ak eta 9:00ak bitartean izango da […]

Danok Bat Clubak aurtengo denboraldirako proiektu berriztatzailea martxan jarriko du, “Psikomotrizitate-Futbol Eskola” izango da eta Jolastuz Jokatu elkartearekin batera aurrera eramango du. 2013-an jaiotako umeei zuzendutako ekintza izango da eta Danok Bat-ek daukan Angeles Custodiosko instalazioan izango da. Sesioak futbol zelaian eta psikomotrizitatea lantzeko hainbat baliabidez ornitutako aretoan egingo dira. Psikomotrizate eta futbola uztartzeko Danok […]

Danok Baten udako futbol Campusaren matrikulazioa inoiz baino arrakastatsua da, izan ere, Teknifikazio Campuseko (10-14 urte) 1. asterako plazak orain dela 3 aste agortu ziren. Futbol-kultura Campuseko (5-9 urte) 1. asterako plazak ere agortzear daude. Aste honetan bertan edukiera betetzea aurreikusten da. 2. eta 3. asterako matrikulazioa ere aurrera doa eta oraindik ere plazak geratzen dira. […]

Itzela aurten Campusaren matrikulaldiak orain arte eduki duen erantzuna, izan ere, hasierarako hilabete eta erdira Teknifikazio Campuseko (10-14 urte) 1. asterako (ekainak 25-29) plazak dagoeneko bete dira. Futbol-kultura modalitateko (5-9 urte) 1. astean (ekainak 25-29) ere azkenengo 10 plazak falta dira edukiera betetzeko. Beste asteetan, uztaileko lehenengo bietan (2-6 eta 9-13), matrikulaldiak erretimoa onean jarraitzen […]

Udako Campuseko matrikulaldia erritmo onean dabil, izan ere, Teknifikzio Campuseko 1. asterako plazak ia agortuta daude eta Futbol-kultura Campuseko matrikulaldia ere oso aurreratuta dago. Beste bi asteetarako plazak ere erritmo onean ari dira betetzen Futbol-kuluturan zein Teknifikazio Campusean. Oraindik 7 aste falta dira Campusa hasteko, beraz, honek orain arte jaso duen erantzuna ezin hobea dela […]

2018ko udako futbol-campusean apuntatzeko epea dagoeneko irekita dago, Danok Bat Clubak Gabriel Aresti euskaltegiarekin batera antolatuta. VII. campus hau 5 eta 14 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta, ekainaren 25etik 29ra (astelehenetik ostiralera) eta uztailaren 2tik 6ra edota uztailaren 9tik 13ra izango da. Erabat euskaraz izango da, entrenamendu saioetan zein beste jardueretan. Campusak 2 modalitate dauzka: Futbol-kultura […]

2013-ko umeentzako Danok Bat Eskolako matrikulaldia dagoeneko irekita dago. 2013-ko umeentzako entrenamenduak datorren asteazkenean, hilak 18an , arratsaldeko 17:45tan izango da Angeles Custidioseko instalazioan. Entrenamenduak gutxi gorabehera ordu bateko iraupena edukiko du. Horretarako 17:30etan geratuko gara futbol zelaiko ate nagusian (Iturribide Zeharkalea 10). Entrenamenduak 5 edo 6 astez luzatuko dira, maiatzaren amaiera arte. Bere helburuak umearen apurkako […]

Danok Bat Eskolak antolatutako “II Jardunaldi ireki”-etan parte hartzeko matrikulazioak arrakasta itzela eduki du. Apenas hiru astetan plaza guztiak bete dira eta matrikulazio-epeari amaiera eman zaio. Danok Bat Eskolak antolatutako II Jardunaldi irekiak datorren martxoaren 26,27 eta 28an izango dira, 9ak eta 14ak bitartean Maionako futbol zelaietan.

Danok Bat Eskolak antolatutako “II Jardunaldi ireki”-etan parte hartzeko matrikulazioak arrakasta itzela eduki du. Apenas hiru astetan ia plaza guztiak bete dira. Matrikulazio-epeari asteburu honetan amaiera emango zaio. Danok Bat Eskolak antolatutako II Jardunaldi irekiak datorren martxoaren 26,27 eta 28an izango dira, 9ak eta 14ak bitartean Maionako futbol zelaietan.