50. Urteurrena ospatzen duen Danok Bat-ek antolatutako ekitaldien artean, datorren astelehenean, martxoak 13, 19:00etan, Bilboko BBK Aretoan, “futbol gaztetik profesionalerako trantsizioa” gaiaren inguruan, hitzaldi-solasaldia egingo da. Nika Cuencak moderatuta, honako hauek hartuko dute parte bertan: Andoni Zubizarreta, Jon Aspiazu, Jon Pérez ‘Bolo’ eta Fernando Quintanilla ‘Txirri’.

Danok Bat Juvenilen Ohorezko Maila taldeak galdutako sorta amaitzea lortu zuen Estadio Mundial 82an lortutako puntu garrantzitsu batekin (1-1) UD Logroñesen aurka berdinduz. Errioxarrak markagailuan aurreratu ziren lehen minutuetan eta bilbotarrek berdinketa lortu zuen amaieran, Ustaritz Expositoren golarekin. Hurrengo jardunaldian, jaitsiera postuetatik ihes egin nahian dabilen Arkaitz Astorekak entrenatutako taldeak Vasconia tade donostiarra jaso du, […]

Danok Bat Eskola-k V. Jardunaldi Irekiak antolatuko ditu datorren urtean gurekin parte hartu nahi duten 2015ean, 2016an, 2017an eta 2018an jaiotako umeei zein gurasoei zuzenduta. Jardunaldiak apirilaren 3, 4 eta 5an izango dira 9ak eta 13:30a bitartean. Jardunaldietako helburua Danok Bat Eskolan zein Danok Bat Futol-Psikomotrizitate Eskolan egiten diren entrenamenduen dinamika eta erabiltzen den metodologia […]

Joan den igandean, 800 lagunetik gora elkartu ziren Elexalde (Galdakao) kiroldegian, familia giro batean goiz bat pasatzeko kirola eginez. Olgetan Danok Bat-ek sustatutako ekimen bat da, futbola adin gutxiko haurrei egokitzen duena beste kirol jarduera mota askorekin osatuz, denak taldeka, kirol praktikari beste ikuspuntu batetik aurre egiteko. Protagonistak, nola liteke bestela, parte hartu duten 8 […]

Gabonetako campusak eguraldi limitazioak ditu, hotza, euria, agian elur pixka bat… baina lasai! Horrek ez du gure campusa geldituko! Horretarako naiz eta futbolean eta aktibitate gutxi batzuk zelaian egin, beste irteera eta aktibitate askotarako gune estaliak erabiliko ditugu. Irteera horien artean, hainbat museo bisitatuko ditugu, baina gure campusa futbol campus bat izanez, nola ez dugu […]

Danok Bat Klubaren 50. urteurrenaren harira antolatu diren ekitaldien artean, abenduaren 12an, astelehena, 19:00etan, “Futbola, zientzia eta teknologia” hitzaldi-solasaldia. Aurretik, 18:30ean, egitaraua Dae-Jin Lee, Euskal Etxeko Estatistika Aplikatuko arduradunaren hitzaldi batekin, hasiko da. Eta, jarraian, kolokio moduan, Dae-Jin Leek berak hartuko du parte; Athletic Clubeko zuzendaria, Ignacio Urigüen, Teknologia Berrien arduraduna; Alex Rayón, Deustuko Unibertsitateko […]

Gaurko albistean campusaren dinamikara hurbilduko gara pixka bat. Neguko campus honetan udako campusaren dinamika berdina jarraituko dugu, umeak egunero futbol entrenamendu bat osatuko dute (guztia noski gure entrenatzaile eta psikomotrizistekin Danok Bat-eko metodlogiaren barruan), ostean klubak prestaturiko hamaiketako bat indarrak hartzeko eta aktibitate ezberdinetan jarraitzeko. Goizeko bigarren parte horretan umeak kirol ezberdinatara jolastuko dute, horien […]

Danok Bat-en futbol Campusaren matrikulazioa bolada onean dabil. Aste gutxi batzuk falta dira Campusa hasteko eta bi asteen plazak egunero betetzen doaz. Gure Gabonetako I.campusa udako campusaren kutsu berdina izango du, gure clubeko eta eskolako metodologia taldeak proposatuko dituen futbol entrenamenduaz edukitzeaz gain, futbolez kanpoko jarduera asko ere prestatu ditu haurrek primeran pasatzeko, harreman berriak […]

Atzo, astelehenean, azaroaren 28an, Danok Bat elkarteak bere 50. urteurrena ospatzeko ekitaldien aurkezpena egin zuen Bilboko NIX hotelean, Areatzan. Bertan, Gotzon Astoreka presidenteak, Arkaitz Astorekak, Iñigo Mijangosek eta Juantxu Monrealek aurkezpena egin zuten. Ekitaldian izan zirenetako batzuk: Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol zinegotzia, Javier Landeta Euskadiko Federazioko presidentea, Jose Ignacio Gómez Mardones Bizkaiko […]