Gaurko albistean campusaren dinamikara hurbilduko gara pixka bat. Neguko campus honetan udako campusaren dinamika berdina jarraituko dugu, umeak egunero futbol entrenamendu bat osatuko dute (guztia noski gure entrenatzaile eta psikomotrizistekin Danok Bat-eko metodlogiaren barruan), ostean klubak prestaturiko hamaiketako bat indarrak hartzeko eta aktibitate ezberdinetan jarraitzeko. Goizeko bigarren parte horretan umeak kirol ezberdinatara jolastuko dute, horien […]

Atzo Mallonako gure futbol zelaian Danok Bateko familia osoaren babesa jaso genuen. Hain kolektibo fidela izateak eta haren arnasa eta hurbiltasuna sentitzeak oso harro sentiarazten gaitu. Proiektuak bizirik eta aktibo jarraitzen du. Gure ilusioak zuen laguntza eskerga izaten jarraitzea espero du. Eskerrik asko guztioi eta aupa Danok Bat! Zuen zain egongo gara Mallonan Zuzendaritza Batzordea