Danok Bat-en futbol Campusaren matrikulazioa bolada onean dabil. Aste gutxi batzuk falta dira Campusa hasteko eta bi asteen plazak egunero betetzen doaz.

Gure Gabonetako I.campusa udako campusaren kutsu berdina izango du, gure clubeko eta eskolako metodologia taldeak proposatuko dituen futbol entrenamenduaz edukitzeaz gain, futbolez kanpoko jarduera asko ere prestatu ditu haurrek primeran pasatzeko, harreman berriak egiteko edo dauzkatenak sendotzeko. Hau Danok Bat Clubaren eta Jolastuz Jokatu elkartearen metodologiaren adierazgarri dira. Gainera, hauek aire zabaleko kirol zein kultura jarduerak izango dira umeek eta gazteek naturaz ere goza dezaten. Aktibitateak, negau dela eta, espazio dezberdinetan aurrera eramango dira, batzuk zelaian edo kalean, eta beste batzuk espazio itxian.

Programazioaren barruan bi egunetan txangoak egongo dira (11etatik 14:00ak arte), hauek astero desberdinak izango dira gure parte hartzaileek jarduerarik ez errepikatzeko. Adinetara egokituta egongo dira eta oso anitzak izango dira, gainera, gure ingurune hurbileko hainbat leku paregabe ezagutzeko aukera egongo da. Kirol, Kultura eta tailer ezberdinetako aktibitateak dauzkagu!

Programazio ezin hobea Mallonan zein Mallonatik kanpo gozatzeko aukera paragabea emango diguna.

Hadi ibili eta ez geratu plazarik gabe!

Utzi erantzuna