Danok Bat Eskola-k V. Jardunaldi Irekiak antolatuko ditu datorren urtean gurekin parte hartu nahi duten 2015ean, 2016an, 2017an eta 2018an jaiotako umeei zein gurasoei zuzenduta. Jardunaldiak apirilaren 3, 4 eta 5an izango dira 9ak eta 13:30a bitartean.

Jardunaldietako helburua Danok Bat Eskolan zein Danok Bat Futol-Psikomotrizitate Eskolan egiten diren entrenamenduen dinamika eta erabiltzen den metodologia erakustea da.

Danok Bat Eskolaren eta Danok Bat Psikomotrizitate Eskolaren metodologia umearentzat oso erakargarria diren dinamikak oinarri hartzen ditu. Izan ere umeak  futbolarekin eta kirolarekin edukiko duen lehenengo kontaktua da eta hau oso atsegina izan behar da berarentzat. Esan bezala, pausu hau oso modu erakargarri batean egiten da jolasa metodologiaren ardatza jarriz.

Jolas psikomotrizen bidez eskolako metodologiak umearen garapen prozesuan alderdi guztiak kontuan hartzen ditu: interakzio kognitiboak, emozionalak, sinbolikoak eta sensoriomotrizak. Hau da, mugimenduak inguruarekin, besteekin eta objektuekin harremanetan jartzen gaitu. Interakzio hauen bitartez umea bere burua eraikitzen joango da.

Jolasek integrazioa eragingo dute ume-taldean berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren, estereotipoak gainditzearen eta parte hartzearen baloreak transmitituz, honetaz gain bizitzarako ohitura osasungarriak ere sortuko ditu.

Utzi erantzuna