Lehenik eta behin, espero dugu egoera gogorra izan arren, ahalik eta ondoen egotea. Badakigu ez direla egun errazak izaten ari eta ahalegin handia egiten ari zaretela. Hala ere, badakigu entrenatzaileen, delegatuen eta arduradunen bidez askotan egiten duzuela familian jarduera dibertigarriren bat clubarekin zerikusia daukana: erronkak, taldekideei animo emateko bideoak, marrazkiak… Eskerrik asko!!

Era berean, club-ak proposatutako erronkan zuen parte hartzea eskertu nahi dizuegu , izan ere, jaso ditugun bideoak 70 bat izan dira. Tablet eta bere azalaren zozketa, datorren larubatean, hilak 11n, egingo dugu. Egon zaitezte adi! Sare sozialetan zein web orrialdean iragarriko dugu.

Aste Santuan ere buelta gatoz berriro familian egiteko beste proposamen batekin: Nola zaudete? Zer egiteko aprobetxatzen ari zarete? Zertaz disfrutatzen ari zarete familian? Umore apur bat jarrita, jantzi Danok Bat-en arroparekin, zuen bufandak eta banderak atera, egin argazkia eta pasatu zuen delegatuari. Denon artean bideo-muntaia bat egingo dugu!

Argazkiak bidaltzeko Aste Santu osoa daukazue, hau da, apirilaren 9-tik 13-ra (biak barne). Argazkia posta honetara bidali behar duzue komunikazioa@danonokbat.eus Nahi baduzu Instagramera ere igo dezakezu @danokbatclub aipatuz.

Parte hartzaile guztiak NEXIS informatika-enpresak emandako argazki kamara baten zozketan sartuko dira. Animatu eta bidali zure argazkia dibertibarria familian.

Utzi erantzuna