Nexis-ek (informatika enpresa) emandako tablet eta funda baten zozketaren irabazlea da:

  • Ganeko Pikatza 2012

Club-ak proposatutako erronkan zuen parte hartzea eskertu nahi dizuegu , izan ere, jaso ditugun bideoak 70 bat izan dira. Eta gainera, animatu nahi dizuegu hasitako erronka berri batean:

Aste Santuan ere buelta gatoz berriro familian egiteko beste proposamen batekin: Nola zaudete? Zer egiteko aprobetxatzen ari zarete? Zertaz disfrutatzen ari zarete familian? Umore apur bat jarrita, jantzi Danok Bat-en arroparekin, zuen bufandak eta banderak atera, egin argazkia eta pasatu zuen delegatuari. Denon artean bideo-muntaia bat egingo dugu!

Argazkiak bidaltzeko Aste Santu osoa daukazue, hau da, apirilaren 9-tik 13-ra (biak barne). Argazkia posta honetara bidali behar duzue komunikazioa@danonokbat.eus Nahi baduzu Instagramera ere igo dezakezu @danokbatclub aipatuz.

Parte hartzaile guztiak NEXIS informatika-enpresak emandako argazki kamara baten zozketan sartuko dira. Animatu eta bidali zure argazkia dibertibarria familian.

Utzi erantzuna