Danok Bat Eskolak IV jardunaldi irekiak antolatuko ditu datorren urtean eskolan parte hartu nahi dutenen umeei eta familiei ezagutarazteko asmoz.

Jardunaldiak Mallonako futbol zelaietan (Begoña, Etxebarria parkearen ondoan) izango dira apirilaren 6, 7 eta 8an (astelehen, astearte eta asteazken), umeek klaserik ez daukaten Aste Santuko egunekin bat eginez. Sarrera goizeko 8:30ak eta 9:00ak bitartean izango da eta irteera 13:30ak eta 14:00ak bitartean.

Jardunaldiak 2015, 2014, 2013 eta 2012an jaiotako umeei zuzenduta daude eta dohainik izango dira.

Parte hartzeko, beharrezkoa da Danok Bat-en web orrialdean matrikula egitea, “Eskola” atalean. Era berean, han jardunaldien inguruko informazio guztia aurkituko duzue (ordutegiak, eguneroko dinamika, eta abar).

Matrikula epea otsailaren 17 hasiko da eta plazak amaitu arte irekita mantenduko da.

Zuen zain gaude!

Utzi erantzuna