2024KO JARDUNALDI IREKIAK

Danok Bat Eskola-k VI. Jardunaldi Irekiak antolatuko ditu datorren urtean gurekin parte hartu nahi duten umeei zein gurasoei zuzenduta.

Jardunaldietako helburua Danok Bat Eskolan zein Danok Bat Futbol-Psikomotrizitate Eskolan egiten diren entrenamenduen dinamika eta erabiltzen den metodologia erakustea da.

Danok Bat Eskolaren eta Danok Bat Psikomotrizitate Eskolaren metodologia umearentzat oso erakargarria diren dinamikak oinarri hartzen ditu. Izan ere umeak futbolarekin eta kirolarekin edukiko duen lehenengo kontaktua da eta hau oso atsegina izan behar da berarentzat. Esan bezala, pausu hau oso modu erakargarri batean egiten da jolasa metodologiaren ardatza jarriz.

Jolas psikomotrizen bidez eskolako metodologiak umearen garapen prozesuan alderdi guztiak kontuan hartzen ditu: interakzio kognitiboak, emozionalak, sinbolikoak eta sensoriomotrizak. Hau da, mugimenduak inguruarekin, besteekin eta objektuekin harremanetan jartzen gaitu. Interakzio hauen bitartez umea bere burua eraikitzen joango da.

Jolasek integrazioa eragingo dute ume-taldean berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren, estereotipoak gainditzearen eta parte hartzearen baloreak transmitituz, honetaz gain bizitzarako ohitura osasungarriak ere sortuko ditu.