Danok Bat Roomen azken erronkaren aurrean gaude. Dakizuenez gure Danok Bat futbol-psikomotrizitate eskolako jokalariak zein Eskola Futbolekoak Danok Bateko instalazio guztietako giltzak berreskuratzeko ahaleginean ibili dira azkenengo hilabetean. Giltzak galdu ziren osasun alarma baino lehen eta hau pasatzen denerako lortu behar genituen. Gure jokalariek clubak planteatutako ariketak eta erronkak eginez lortu dituzte galdu ziren 4 giltzak! Izugarria izan da beraien lana eta beraien familiena! Baina arazo bat daukagu! 4. giltza Munichen agertu da. Ibai Perezek (gure jokalari ohiak) topatu du bertan eta eskuratu nahi badugu bere bila joan beharko gara. Horretarako Bilbo eta Munichen arteko kilometroak (joana eta etorria) bete beharko ditugu kirola eginez, hau da, mendira joanez, paseoak emanez, futboleko ariketak eginez, bizikletaz… norberak nahi duen bezala.

Horretarako, Danok Bat kideok, laguntza eskatzen dizuegu. Gure jokalari gazteek guztion laguntza behar dute, beraz, hauen alde kirola egitera animatzen zaituztegu! Horretarako ere zure laguntzaren froga behar dugu, hau dela eta kirola egiten duzuenean argazki pare bat ateratzeko eta guri bidaltzeko eskatzen dizuegu. Erronka lortzeko Km solidarioak izango dira eta galdetegi berezia egongo da zuen argazkiak igo ahal izateko. Erronka abenduaren 24ra arte luzatuko da. Bertan jakingo dugu denon artean ekar ditzakegun giltzak ala ez! Gu zuen laguntzarekin ziur gaude baietz!

Argazkiak igotzeko lotura

https://forms.gle/d6WU3xQpy9nDNkBm6

Danok Bat Room-en inguruko informazioa, bideoak eta Deia egunkariko artikulua (2020-12-14)

https://www.danokbat.eus/eu/danok-bat-room-2/

https://www.deia.eus/deportes/futbol/2020/12/14/escape-room-activarse-pandemia/1085435.html

https://www.youtube.com/watch?v=UBO5K76xgY8

Utzi erantzuna