Emaitza onez beteriko asteburua izan da Danok Batentzat. Lehiaketarik gabe jarraitzen dugu pandemia madarikatua dela eta, baina Danok familia osoak gure ‘Escape Room’-eko azken probari eman dio asteburu honetan. Ikusi besterik ez duzu sare sozialek nola pizten zuten. Klubetik eskerrak eman nahi dizkizuegu egindako esfortzuagatik. Oraindik bide luzea dago egiteko, erdia baino gehiago egin dugu, baina oraindik kilometroak geratzen dira eta helburua, gertuago dagoena, elkarrekin lan eginez lortuko dugula ez dago dudarik. Beti bezala.

Gure elkartasun kilometroek abenduaren 24ra arteko iraungitze data dute eta mendira joaten jarraituko dugu, paseoak ematen, futbol ariketak egiten, bizikletaz … Alemaniako hiriburura eta atzera egiten duen distantziara iritsi arte.

Zorionak guztioi!! Eskerrik asko parte hartzeagatik!! Gutxiago geratzen da!!! Aupa Danok Bat!!! 💪💪💪💪💪

Ziur gaude zuen laguntzarekin posible eta adibide ona izango dela, gainera, guztiok batera honetatik aterako garela!

Utzi erantzuna