Aurtengo futbol Campusa dagoeneko martxan dago. Fubol-Kultura Campusaren VI. edizioa da eta Teknifikzio Campusaren IV. Honetan ere gure Campusak arrakasta handia eduki du, izan ere partaideen kopurua inoiz baino altuagoa izan da.

El Campus de fútbol de verano ya está en marcha. Es la VI edición del Campus futbol-cultura y la IV del Campus de Tecnificación. De nuevo nuestro Campus ha tenido un gran éxito, de hecho, la cantidad de participantes es más alta que nunca.

Beraz, kurtso amaieran ere futbolarekin gozatzeko aukera paregabea daukagu. Datozen hiru asteotan gure umeek eta gaztetxoek primeran pasatuko dute Maionan zein antolatuta dauden futbolaz kanpoko ekintzetan. Aurten egitaraua gainezka dator eta besteak beste gure gaztetxoek herri kirolak, Athletic eta Danok Bat-en inguruko ginkana eta piraguismoa Bilboko itsadarretik, egiteko aukera edukiko dute.

Gure umeek berriz Gazteolaren eskutik egingo dituzte ekintzak, besteak beste: sorkuntza tailerra, ikus-entzunezko proiektua, argazkigintza tailerra, istorio marraztuak. Gainera hainbat txango daude programatuta: frontoira, bertan ere esku-pilota sortuko dute; Artxandara, Funikularra ezagutzeko eta ginkana bat itsasaderretik, Bilboko zubiak ezagutzeko.

Gogoratu oraindik ere badaukazuela gurekin primeran pasatzeko aukera, Campusaren 3. Astean (uztailak 10-14) oraindik geratzen dira plaza batzuk libre. 5 eta 12 (2005-2012) urte bitarteko umeentzako Campusa da, beraz ez geratu plazarik gabe!

Utzi erantzuna