Danok Bat-en futbol Campusak jolas psikomotrizitatean oinarritutako programazio erakargarri eta berritzailea dauka, futbolekoa alde batean utzita. Jolas psikomotrizak Danok Bat-en entrenamendu-metodologiaren zutabetako bat da. Hauek batez ere, lehenengo entrenamendu urteetan garrantzia handia daukate (Campusa zuzenduta dauden berberak) psikomotrizitatea umearen garapen onenaren oinarrizko elementutzat jotzen baitugu, koordinazio mailan ez ezik garapen kognitiboari dagokionean ere bai.
Psikomozitrizitatea adierazteko, komunikatzeko eta gainerakoekin harremanak izateko bidea da mugimendua, eta paper garrantzitsua du nortasuna harmonikoki garatzeko prozesuan. Izan ere, haurrek ez dituzte mugitzeko gaitasunak bakarrik lantzen; aitzitik, psikomotrizitatearen bidez, elkarrekintzak integra ditzakete pentsamenduari, emozioei eta sozializazioari dagokienez.
ADINA | ASTEARTEA | ASTEAZKENA | OSTEGUNA | OSTIRALA |
5 urte | Psikomotrizitate: Oreka-jokoak eta lateraltitatea garatzea. | Psikomotrizitate: Banako erronkak | Psikomotrizitate: Lankidetza lantzeko taldekako erronkak. | Psikomotrizitate: Lehiaketa-jokoak pilotarekin (adibidez, sakibaloia, zelai errea, boleibola) |
6-7-8 urte | Psikomotrizitate: Oreka-jokoak eta lateraltitatea garatzea. | Psikomotrizitate: Banako erronkak | Psikomotrizitate: Lankidetza lantzeko taldekako erronkak. | Psikomotrizitate: Lehiaketa-jokoak pilotarekin (adibidez, sakibaloia, zelai errea, boleibola) |
9-10-11 urte | Psikomotrizitate: Oreka-jokoak eta lateraltitatea garatzea. | Psikomotrizitate: Banako erronkak | Psikomotrizitate: Lankidetza lantzeko taldekako erronkak. | Psikomotrizitate: Lehiaketa-jokoak pilotarekin (adibidez, sakibaloia, zelai errea, boleibola) |
Asteko egun bakoitzean, lan egitera eta klubaren balioak sustatzera bideratuko da arreta:
– AUTOKONTROLA ETA AHALEGINA: Oreka-jokoen eta lateralitatearen garapenaren bidez, haurrak ahalegintzera behartuta egongo dira jarduerak egin ahal izateko. Balio hauek landu nahi ditugu: etengabeko lana, helburua lortu arte ahalegintzea eta, gauzak nahi dugun bezala irteten ez direnean, ez frustratzea eta autokontrola izatea.
–ERRESPETUA: Banakako erronketan, haur bakoitzak bere trebetasunak eta gaitasunak garatuko ditu. Batzuk trebeagoak izango dira joko batzuetan, eta beste batzuk besteetan. Horren bidez, errespetuaren balioa irakatsi nahi dugu, pertsonak guztiak diren bezala errespetatuta eta ezaugarri desberdinak izateagatik inor baztertu gabe. Generoa, arraza, itxura fisikoa eta antzekoak alde batera utzita gizaki guztiak errespetatzera estrapola daiteke balio hori.
– LAGUNTASUNA: Lankidetzako jokoen bidez, laguntasunaren balioa landu nahi dugu. Balio horrek ikurritz hau du ardatz: “inor ez da guztiok batera bezain indartsua”. Taldeak, talde-lanak eta helburu bera lortzeko taldekideen arteko laguntzak duten garrantzia erakutsi nahi dugu.
– KIROLTASUNA: Pilotarekin egiten diren lehiaketa-jokoetan irabazleak eta galtzaileak egongo dira, eta, horregatik, kiroltasunaren balioa landu, irabazten eta galtzen ikasarazi eta kasu bakoitzean zintzo eta kiroltasunez nola jokatu behar dugun erakutsi nahi dugu.