Danok Bat Jubenil Ohorezko mailako taldeak laugarren postuan tinko jarraitzen du Mallonan jokatutako Hernaniren aurkako partida 2 eta 0 irabazi ostean. Partida lehengo itzulerari amaiera eman zion. Oscar Santiagoren taldeak, atsedenaldia heltzear zegoenean, markagailuan aurreratzea lortu zuen Aitor Calvoren golaren bitartez Andonegiren jokaldi on baten ondoren. Partidaren amaieran Salvak bigarren gola egin zuen. Hurrengo zita Mallonan izango da berriro sailkapeneko hirugarrenaren kontra, Alaves taldea. Arabarrek 5 puntu gehiago daukate eta partida bat gutxiago elurragatik aste honetan bertan behera gelditu dena. Ibaian jokatutako joandako partidan Danok Batek bere ligako porrotetako bat hartu zuen 3 eta 1, bestea Eibarren heldu zen.

DANOK BAT JUBENILEN OHOREZKO MAILA: Sergio Becerra, Sergio López, Asier Legarreta, Ibai Pérez, Iker Salvador, Beñat Díez (Iván Fernández), Gorka Olazabal (Gorka Gisasola), Aitor Aguinaga (Iñaki Bilbao), Iker Alday, Aitor Calvo y Beñat Andonegi (Andoni Pérez).

Partidan sartzea kostatu zitzaigun. Hernanik joko zuzena bilatzeak gure lerroak oso bananduta egotea eragin zigun. Hau dela eta baloiaren jabetza eskuratzea zaila egiten zen. Andonegiren jokaldi polit baten ostean Calvoren aukera argia heldu zen baina atezain gipuzkoarrak ederto erantzun zuen eta bigarren alderatzean zutoinera jaurti genuen. Danok Bat arriskua sortuz hurbiltzen zen baina joko garbia egin gabe. Atsedenaldia heltzear zegoela, 42. Minutuan, barnealdeko pase bat Calvok jasotzen du eta baloia gurutzatuz 1 eta 0koa gauzatu zuen.

Atsedenaldia eta gero, dinamika antzekoa izan zen baina urduritasuna nagusi emaitza laburragatik. Tarteka etxekoen baloi jabetza, baina Hernanik ere baloi irteeran edozein oker aprobetxatzen zuen. 84. Minutuan Bilbokoen 2. eta behin betiko gola heldu zen. Estrategia jokaldi batean Salvak 2. gauzatu zuen zentralari aurrea hartuz. Ez zen oso partida ikusgarria izan. Jokalari batzuek atsedena hartu zuten hamaikakoan hain ohikoak ez diren batzuei lekua utziz.

Utzi erantzuna