2026ko Udako campusa

Danok Bat Clubak udako futbol-campuseko XIII. edizioa eskainiko du 2026ean. Campus Danok Bat 5 eta 14 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago eta ekainaren 22tik 26ra, ekainaren 29etik uztailaren 3era edota uztailaren 6tik 10ra izango da. Erabat euskaraz izango da, entrenamendu saioetan zein beste jardueretan.

Ekimen honen helburuak honakoak dira:

  • Haurrengan kirol jarduera eta haren balioak sustatzea
  • Kirola euskararen erabilerarekin lotzea
  • Gure kirol kultura ezagutzea

Iazko hariari jarraituz, Danok Bat Campusa kontzeptu desberdin batekin itzuliko da. Bertan, Campusaren berezko futbol-jardueraz gain, aire zabaleko kirol-jarduerak bultzatuko dira, hori guztia haurren elkarreragin kognitiboak eta emozionalak sustatzeko helburuarekin, Danok Bat Futbol-psikomotrizitate Eskolaren metodologiaren adierazgarri.

db-5-9-campusa
db-f11-teknifikazio-campusa

DATAK

1. astea ekainak 22-26
2. astea ekainak 29 – uztailak 3
2. astea uztailak 6-10

ORDUTEGIA

9:00-14:00

Bazkariarekin 15:30era

KOKAPENA

Bilbo erdian

Maionako futbol zelaian

metro Zazpi kaleko metroko irteeran.

AURREKO URTEETAN