2026ko Udako Campusa
Adina
5 eta 14 urte bitarteko umeei zuzenduta. Hau da, 2013 eta 2020 urteen bitartean jaiotakoak.
Datak
- astea => ekainak 22-26
- astea => ekainak 29 – uztailak 3
- astea => uztailak 6-10
- astea => uztailak 13-17 (behin behinekoa-apirilean baieztatuko da)
Parte-hartzaile kopurua
Parte-hartzaile kopurua mugatua izango da.
Taldeak osatu
Taldeak ume-kopuruaren arabera osatuko dira:
- Futbol 7-ko taldeak (Eskola, benjaminak eta 1. urteko alebina (2015) 10-12 umek osatutako taldeak izango dira. Talde bakoitzak monitore-entrenatzaile bat edukiko du.
- Futbol 11-ko taldeak (2. urteko alebina (2014) eta infantilak) 16-20 umek osatutako taldeak izango dira. Talde bakoitzak monitore-entrenatzaile bi edukiko du.
- Kirol jardueretan futbolerako osatutako taldeak erreferentziatzat hartuko dira baina, hauek aldaketaren bat jaso dezakete.
- Atezain guztiekin adinaren araberako talde batzuk osatuko dira. Bakoitzak bere monitore-entrenatzaile espezializatua edukiko du. Atezainen entrenamenduak Total Keepers Bilbaoren pertsonala, eraketa eta metodologia edukiko dituzte.
Umeak utzi eta hartu
Campusa goizeko 8:30ean irekiko da, Begoñan dauden Maionako futbol zelaietan. Zelaiak Begoñara igotzeko Metro Bilbaok daukan igogailuen sarbidearen ondoan daude (Alde Zaharreko geltokia) eta leku berean jasoko dira 14: 00etatik 14: 30era.
Autobus bidaia
Autobus bidaia txangoa egongo den egunetan goizeko 11:00ak inguruan izango da.
Autobusak Etxebarria Parke barruan jasoko ditu umeak eta kirol-ekintza egingo den lekuan utziko ditu.
Autobus bidaian monitore-entrenatzaileek eta campus koordinatzaileak umeei lagunduko diete.
Bazkaria
Bazkaria Danok Bat-en egoitzean izango da. Bazkaltzera geratzen diren jokalariak 15:00etan Danok Bateko egoitzan jasoko dira.
Monitore-entrenatzaileak
Monitore-entrenatzaileak, Danok Bat-eko entrenatzaileak edota talde teknikoko kideak izango dira.
Campus Koordinatzailea
Campus koordinatzaile bat egongo da parte-hartzaileen nahiz haien familien arretarako. Bere zereginak hauek dira:
- Umeen harrera
- Familiekiko harremanak
- Kirol instalazioetan zein kultura instalazioetan gerta daitezkeen arazoak konpondu (lesioak, umeen ondoeza …)
- Saioen garapena gainbegiratu
Kirol materiala
Campusaren hasieran kirol materiala emango zaie umeei. Bi elastiko eta bi praka izango dira. Botak, zango-babesak eta beste, aldiz, umeek ekarri beharko dituzte.
Kirol oinetakoak egokiak izan behar dira, playerak edo futbol multitakodun botak. Guztiz debekatuta dago aluminiozko takodun botak ekartzea.
Asegurua
Matrikulatuta dauden ume guztientzat Campusak Ardura Zibil asegurua edukiko du, eta bertan zera sartuko da: kirol-ekintza, jarduera ludikoak, joan-etorriak eta ekintza osagarriak.





