Danok Bat Clubak futbol Campuseko beste edizio bat eskaintzen du 2018-ko Pazko asterako. Campusa 5 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago eta, apirilaren 3-tik 6-ra bitartean izango da. Erabat euskaraz izango da, entrenamendu saioetan zein beste jardueretan.

Ekimen honen helburuak honakoak dira:

  • Haurrengan kirol jarduera eta haren balioak sustatzea
  • Kirola euskararen erabilerarekin lotzea
  • Gure kirol kultura ezagutzea

Lehenengo urtea da Danok Bat-ek Pazko astean Campusa antolatzen duena. Egoera hau hiru arrozoi nagusik bultzatua da: udako Campusak daukan arrakasta (6. edizioa bete du aurten), Gabonetako Campusak eduki zuen arrera onak eta Angeles Custodios ikastetxeko instalazio berriak
Angeles Custodios ikastetxeko instalazioetan hain zuzen ere Danok Bat-en I Gabonetako Campusa izango da. Instalazioek futbol 7-an jokatzeko futbol zelai bat, gimnasio bat eta saskibaloi zelai bat dauzkate.

Danok Bat taldea 1972an sortu zen, oinarrizko futbola bultzatzeko helburu bakarrarekin, izan ere, helduen talderik izan ez duen Bizkaiko talde bakarrenetakoa dugu. Horrek ahalbidetu dio haur eta gazteen kirol heziketan indar guztiz aritzea, bost urteko haurrengandik hasi eta 18 urteko gazteenganaino. Gaur egun 21 talde dauzka kategoria askotan, bertoko zein estatu mailako maila gorenetan. Azken 40 urteotako lanak, gazteak hezteko gogoak eta metatutako esperientziak lortu dute Danok Bat Bizkaiko eta Euskal Herriko oinarrizko futbolean talderik garrantzitsuena bihurtzea.